2019-04-30 14:25

Uztailaren 1etik 4ra egingo dira Hik Hasi-ren Udako Topaketak, Donostian. Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Beraz, 20. urteurrena izango da, eta horrexegatik, topaketak ere bereziak izango dira, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko delako aurtengoan.

Bi berrikuntza nagusirekin gatoz:

  1. Uztailaren 2tik 4ra ohiko topaketak egingo dira (IZENA EMAN), baina ohi baino gehiago izango dira, partaideen eskura ahalik eta aukera zabalena jartzeko. Guztira 35 ikastaro eskainiko dira. Topaketok goizeko 9:etatik 14:etara eskainiko dira hainbat ikastaro Donostiako EHUn.
  2. Hezkuntzaren inguruan hausnartzeko mahai inguruak (IZENA EMAN) antolatu dugu uztailaren 1erako, “Hezkuntza errealitate berrietara jauzi” izenburupean.  

INFORMAZIO GEHIAGO

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.