2018-10-16 09:24

EHUren Udako Ikastaroen barruan, ‘Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian’ ikastaroa antolatu zuen Azpeitiko Udalak. Horren baitan, Iratxe Retolaza EHUko irakasleak kultur sorkuntzaren transmisioaz gogoeta egin zuen. Honen ustez, kultura hizkuntza normalizazioaren zerbitzura jarri da, hizkuntza jabekuntzarako tresna gisa ulertu da. Baina euskalduntzea erabatekoa izateko, ezinbestekoa deritzo kulturaren transmisioa bermatzeari, kulturak erreferentzia sareak eraiki eta munduari begiratzeko kodeak sortzen baititu, eta, horrenbestez, taldea eraikitzen baitu. Hezkuntza-sistemak ere, kulturaren transmisiorako bitartekari garrantzitsu izan beharko lukeenak, egiteko horretan hutsune nabarmenak dituelakoan dago Retolaza, eta eskoletan kultura-planak sustatzeko eta euskal kultura zehar-lerro bilakatzeko beharra ikusten du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.