2020-09-01 14:22

Gaur hasi dira eskolak Iparraldean, ikastola, kolegio, lizeo eta unibertsitateko ikasleak gaur goizean itzuli dira ikastetxeetara. Osasun krisiak baldintzaturik egin da eskola sartzea, izan ere, Frantziako Hezkuntza ministerioak maskarak derrigortu ditu 11 urtetik gorako ikasleentzat, ikastetxe guztietan. Era berean, protokolo sanitarioa dela eta, eskuak desinfektatu behar dituzte haurrek ikastetxera sartu aurretik.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.