2020-07-02 09:11

Uztailaren 1ean eman dio itxiera aurtengo ikasturteari Hik Hasik, ohiko Udako Topaketen ordez hausnarketa kolektibo bat eginez: “Irailerako gakoak: hausnarketa kolektiboa” . Aurretik maiatzean eta ekainean Hik Hasi Laborategiko mintegiak eta ikastaroak burutu dira, eta laborategiari itxiera emateko jardunaldia izan zen uztailaren 1ekoa.

Andoaingo Martin Ugalde kultur parkeko zelaian, aire librean, elkartu ziren hezkuntzako hainbat aditu, aritu, zuzendari, irakasle eta hezitzaile, eta denen artean orain arteko egoerari nola egin dioten aurre eta irailera begira zein erronka dituzten aipatu zuten. Kezkak, ekimenak eta proposamenak aurrez aurre partekatzeko eta elkarren berri jakiteko abagune ederra izan zen, eta elkargunerako espazioek ematen duten indartzeko aukera baliatzekoa. Hik hasi aldizkariaren uztaileko zenbakian, 250.ean, bilduko dira bertan esandakoak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.