2020-03-24 12:38

Itxialdian eta nor bere etxetik ari gara Hik Hasiko langileok gure lanak egiten, formazioari jarraipena emateko, administrazio-lanek aurrera jarraitzeko eta hik hasi eta HAZI HEZI aldizkariak egin ahal izateko. Une honetan hezkuntzari eta oro har jendarteari egin diezaiokegun ekarpena webgunearen bidez egiten saiatuko gara, Alvaro Beñaranek elkarrizketan dioen bezala, komunitateari begiratzeko momentua da, gizartean daukagun funtzio sozialari heltzekoa. Beraz, datozen asteetan webgunea indartuko dugu eta koronabirusaren krisiak hezkuntzari eta gizarteari nola eragiten dio aztertzeko elkarrizketak eta erreportajeak argitaratuko ditugu, hezkuntza komunitatearekin gertuago egoteko.  Halaber, hezkuntza berrikuntzako ohiko erreportajeak eta haziera eta heziketa-gaiei buruzkoak ere sareratuko ditugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.