2019-04-01 13:00

Garestik abiatu eta apirilaren 14an Gasteiza iritsi arte, Euskal Herriko hamaika auzo, herri eta hiritatik igaroko da 21. Korrika. Horren harira, hainbat eragile izan dira euskararen alde klika egin dutenak. Izan ere, 21. Korrikan, AEK-k esanetatik konpromisoetara jauzi egitea aldarrikatu nahi du, eta Hik Hasi-k ere euskarareiko bere konpromisoa berretsi du: euskal hezkuntza-sistema osoan kalitatezko heziketaren alde lan egitea, euskatik eta euskaraz. Horretarako, euskal irakasleen eta hezitzaileen informaziorako eta formaziorako topagune izateko konpromisoa berresten du Hik Hasi-k, euskara ardatz hartuta.

Hik Hasi-ren konpromisoa osorik

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.