2018-06-20 12:41

Uztailaren 2an eta 3an, 16:00etatik 18:00etara SAIO IREKIAK eskainiko dira DONOSTIAko EHUren HEFA I eraikuntzan (Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia) nahi duten guztientzat.

 

ARRATSALDEETAKO SAIO IREKIAK (16:00etan hasita)

Uztailak 2, astelehena:

*0.1 GELA: "Haur Hezkuntzatik eredu parekidea bultzatzeko baliabideak" Ilazki Gainza Giraldo.

*0.6 GELA: Wilheim von Humboldt: hezkuntza, hizkuntza eta Euskal Herria. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi.

*1.1 GELA: "Dokumentazio-tailerra" Alfredo Hoyuelos.

 

Uztailak 3, asteartea:

*0.1 GELA: Hizkuntza Proiektua zertarako? Ikastetxea ulertu eta eraldatzeko tresna. Olatz Egiguren (Sortzen).

*0.6 GELA: GARAPEN OSASUNGARRIA HAURTZARO GOIZTIARREAN.

Nondik hasten da haurraren ongizatea?. Jose Ramon Mauduit, Miren Camisón eta Anna Urioste. HAZI-HEZI Prebentzio Zentroa.

*1.1 GELA: "Dokumentazio-tailerra" Alfredo Hoyuelos.

 

OHARRA: "Dokumentazio-tailerra" egin nahi duenak ordenagailu eramangarria eta argazki makina edo telefonoa eta kablea argazkiak ordenagailura pasatzeko eraman behar ditu. Gainera, bi egunetan parte-hartzeko konpromisoa hartu behar du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.