2019-04-15 10:12

Bai Euskarari ziurtagiria Bai Euskarari Elkarteak, euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzea helburarekin, euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da. Mailarik altuenarekin eskuratu berri du Hik Hasi-k Bai Euskarari Ziurtagiria; "Zerbitzua eta lana euskaraz" mailarekin, alegia, zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat duen entitatea baita. Beraz, aurrerantzean, Bai Euskarari logotipoa ere txertatuko du Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak bere euskarrietan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.