2019-05-09 10:02

Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Horrexegatik, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko da aurtengoan.

Berrikuntza batekin gatoz: Uztailaren 1ean "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" izenburupean mahai-inguruak egingo dira. Euskal hezkuntzak dituen erronkei begiratu nahi zaie ikuspegi desberdinetatik. Xedea da ohiko mugetatik atera eta balizko errealitate berrietara jauzi egitea. Horretarako, Euskal Herriko nahiz kanpoko pentsalariak, ekintzaileak, aitzindariak... gonbidatu nahi izan ditugu hezkuntzaren inguruko hausnarketak hezitzaileekin nahiz bestelako profesionalekin partekatzera: kulturaren, soziologiaren, ekonomiaren, ekologiaren, filosofiaren, zientziaren... arloko adituak eta arituak izango dira. Hezkuntzaren gaineko gogoeta egiteko bi galdera nagusi planteatuko zaizkie partaideei:

1. 10-20 urte barru nolako gizartea irudikatzen duzu? Zein izango dira premia nagusiak? Zeri erantzun beharko zaio?
2. Horretarako zer-nolako hezkuntza behar da? Nola hezi behar ditugu haur eta gazteak?

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.