2020-03-25 17:15

32. HAZI HEZI paperean argitaratua daukagu, baina bidalketa-arazoak tarteko, etxe askotara oraindik ez da iritsi eta gure esku ez dagoenez, ezin dugu ziurtatu noiz iritsiko den. Bitartean, issuu plataformaren bidez pdf formatuan bidaliko diegu harpideei datozen egunetan, osorik irakurri ahal izateko

Harpidea bazara eta datozen egunetan ez baduzu issuu-helbidearekin email bat jasotzen, jar zaitez gurekin harremanetan. Eta harpide izan nahi baduzu eta HAZI HEZI jaso nahi baduzu (urteko lau zenbakiak 20 eurotan) jarri gurekin harremanetan, webetik edo emailez (hikhasi@hikhasi.eus).

Behin Correosek bidalketa normaltzen duenean, ohi bezala, paperean jasoko duzue harpideek HAZI HEZI.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.