2020-04-16 17:15

Koronabirusaren hedapena ahalik eta azkarren kontrolatze aldera, konfinamendu osoa aldarrikatu zuten osasungintzako profesionalek alarma egoeraren lehen asteetan, baina behin konfinamendu erabatekoa altxatu delarik eta langile asko lanera itzuli direlarik, lehen planora atera da haurren premiak aitortzearen eta haiek modu ordenatuan kalera ateratzearen aldeko aldarrikapena. Ipar Euskal Herriko haurrak ateratzen dira, eta baita Europako herrialde gehienetakoak ere. Hik Hasik hainbat erreportajetan haurren egoera eta irteera aztertuko ditu, pediatra, psikologo, hezitzaile, arkitekto, eragile eta familiekin, besteak beste.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.