2020-04-17 13:12

0-6 ETAPAKO ADITU TITULUA  SUSTRAIETATIK AMETSETARA

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzenduta bi urteko formazioa eskainiko du Hik Hasi-k 2020-21ean, zortzigarrenez. Pertsonaren nortasunaren eraikuntzan hain garrantzitsua den 0-6 etapan bidelagun diren hezitzaileentzako aditu titulua, zaintzan eta pedagogia eraldatzaileetan espezialista.

Haurraren zaintzan eta heziketan diharduten hezitzaileei dago zuzendua, eta baita haurraren garapena ongi ezagutu nahi duten erizain, psikologo, psikoterapeuta, aisialdiko hezitzaile nahiz teknikariei ere.

Hiru formazio mota eta aditu titulu eskaintzen dira: 0-6 etapako aditu titulua zaintzako espezialitatean, 0-6 etapako aditu titulua pedagogia eraldatzaileetako espezialitatean, eta biak batera. Bi ikasturteak, lehen ikasturtea soilik edota bigarren ikasturtea soilik egiteko aukera dago.

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezitzaileek emango dute prestakuntza saio presentzialekin (Pikler-Loczy instituta, Reggio Emiliako eskolak, Kataluniako Bressol eskolak, Heike Freire…) eta zentroetarako formazio-bisitekin osatuko da formazioa (Gasteizko Aiurri Montessori, Geroa Waldorf eskola..). Informazioa eta izen-ematea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.