2020-05-05 13:08

Hiru mintegi egingo ditugu maiatzean eta ekainean. Aurrenekoa krisiak lehen planora ekarri dituen balioez hausnartzeko: zaintzaz, Nora Salbotxekin; askatasunaz, Ane Ablanedorekin eta naturaren garrantziaz, Heike Freirerekin. Bigarren mintegian metodologiaz eta baliabideez hausnartuko dugu, etxerako lanez, Joxe Amiamarekin; ebaluazio hezigarriaz, Irene Lopez Goñirekin eta IKTen alderdi gizatiarraz, Amaia Arroyo-Sagastarekin. Hirugarren mintegian familia eta eskola aztertuko ditugu, Nerea Mendizabalekin; pedagogia sistemikoaren ikuspegitik, Aitziber Esnaola eta Larraitz Mendizabalekin eta Alvaro Beñaranekin. Mintegi osoa beharrean, ikastaroak era soltean ere egin daitezke. Guztiak online izango dira, eta matrikulazioa zabalik dago hik hasi-ren webgunean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.