ARGIA.eus

2019ko uztailaren 17a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.
2019-01-08 15:09

Horrez gain, urtarrilaren 18an hasi eta martxoaren 8ra arte, "Mindfulness: arreta osoa ikasgeletan" izeneko ikastaroa antolatu du, Naiara Gorroņoren eskutik.

"Bizilore, egia bihurtutako ametsa" izenburupean egingo du urtarrilaren 19ko jardunaldia. 9:30ean hasi eta 17:00 arte erituko dira bertako kideak eskolaren sorrera eta egitura, oinarriak eta antolaketa nahiz Biziloren egun bat nolakoa den azaltzen. Plazak mugatuak dira urtarrilaren 11n bukatzen da izena emateko epea. Matrikula 60 ?koa da. Informazio gehiagorako eta izena emateko esteka.

Mindfulness-aren gaineko tailerra, berriz, urtarrilaren 18an hasiko dute eta ostiraleko egingo dute martxoaren 8ra arte. Orotara 16 orduko iraupena izango du eta 110 ? kostako da. Urtarrilaren 11 arte eman daiteke izena. Informazio gehiagorako eta izena emateko formazioa@bizilore.eus helbidera idatz daiteke, edota esteka honetan sakatu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.