2020-05-12 14:00

Osasun krisiak hezkuntzan eragin duen aldaketaz hausnartzeko sortu dugun laborategiko bigarren mintegian konfinamenduan hainbeste erabili ditugun baliabideen inguruan hausnartzeko eta praktika onak ezagutzeko parada izango dugu, IKTak, etxerako lanak eta ebaluazioa (ebaluazio hezigarria).
- Ongi ari al gara erabiltzen IKTak? Aplikazioetatik harago, ikuspuntu etiko, pedagogiko eta osasuntsutik, zer eduki behar dugu kontuan?
- Etxerako lanak... guztiek balio al dute? Guztiak al dira balekoak?
- Eta nola ebaluatu hau guztia, gauden egoeran egonik, nola aplika genezake ebaluazio hezigarria?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.