2020-03-02 10:42

Larunbatean, otsailak 29 "0-6 urte: “Haur Hezkuntzako pedagogia berritzaileak eta eraldatzaileak” formazioaren barruan, Baztan Haur Eskola bisitatzeko aukera izan genuen Elizondon. Kristina Goñiren eskutik, beren proiektu pedagogikoa eta espazioen garrantzia aztertu genuen. Etengabeko formakuntzaren bidez eta hausnarketak egunero eginaz espazioen eraldaketa etengabea da haur eskolan. 11 urte ditu Baztan Haur Eskolak eta hezitzaileak izan ziren espazioen sorreran protagonistak. Talde sendoa eta egonkorra dute eta hori da nabarmentzen duten beste ezaugarri nagusi bat.

Eskerrak eman Baztan Haur Eskolako lan taldeari eta Kristina Goñiri, lan bikaina egiten ari zarete eta beti egongo gara zuengandik ikasteko prest!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.