ARGIA.eus

2019ko otsailaren 18a

Plaza!

SORTU KONTUA
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.
2018-12-12 12:09

Aniztasun sozialari erantzutea erronka handia da gaur egun gure eskoletan ?nagusiki jatorriarekin eta maila sozio-ekonomikoarekin lotuta dagoenari?. Egoera honen aurrean esku-hartze eta proiektu integrala behar da, eskola-komunitate osoa kontuan hartuko duena eta lankidetza sustatuko duena. Hainbat ikastetxetan aurrerapauso nabarmenak ari dira ematen, Unibertsitatearekin lankidetzan. HH-ko eta LH-ko komunitate horien ahotsak jasoko dira jardunaldian, besteak beste, ondoko galderei erantzuteko:

- NOLA KUDEATZEN DUTE IRAKASLEEK ANIZTASUN SOZIALA?

- ZER BIZIPEN DUTE IKASLEEK?

- ZER BIZIPEN DUTE GURASOEK?

- ZER ROL JOKATZEN DU UNIBERTSITATEAK?

*Izen-ematea urtarrilean irekiko da

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.