2020-03-23 11:19

Alvaro Beñaran psikomotrizistak irakasleentzako eta gurasoentzako hainbat gako ematen ditu itxialdi honetan umeek euren garapenarekin eta ikasketa-prozesuarekin jarraitu ahal izateko eta oraingo bizitza hau, bai haurrentzat baina baita helduentzat ere, eramangarriago eta bizigarriago egiteko. Filtroa helduak dira, beraz, helduak ondo egotea da gako nagusietako bat: “Helduok elkar zaindu behar dugu, gure emozioak bideratzeko sistemak bilatu behar ditugu, gure beharrak asetzeko eta atseden hartzeko; eta eskolaren laguntzarekin haurrek euren ikasketa-prozesuarekin jarraitu ahal izateko estimuluak mantentzeko proposamenak eta gomendioak jasotzea interesgarria litzateke”. Irakasleen egitekoari dagokionez, orain rol bikoitza dutela uste du: “ Zentro bezala, antolatu familiei erremintak emateko eta nola-hala haurren ikasketa-prozesua mantentzeko, eta bestetik, teknologiaren bitartez posible baldin bada, haurrei eman noizbehinka presentzia, erakutsi egoera honetan ere haurrez arduratzen direla”.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.