2020-06-03 11:58

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzendutako bi urteko formazioan izena emateko aukera dago oraindik Hik Hasiren webgunean, plaza batzuk gelditzen baitira. 

2020-21ikasturtean eskainiko det aditu-titulua zortzigarren promozioa izango da. Pertsonaren nortasunaren eraikuntzan hain garrantzitsua den 0-6 etapan bidelagun diren hezitzaileentzako aditu titulua, zaintzan eta pedagogia eraldatzaileetan espezialista.

Haurraren zaintzan eta heziketan diharduten hezitzaileei dago zuzendua, eta baita haurraren garapena ongi ezagutu nahi duten erizain, psikologo, psikoterapeuta, aisialdiko hezitzaile nahiz teknikariei ere.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.