2018-04-19 11:22
Sinadura bilketaren emaitza ere aurkeztu du; 9.545 herritarren babesa jaso dute, eta horrek hirian erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera badela erakutsi du, estatus politikoari buruzko galdeketak nahikoa berme eta babes duela, alegia. Horrela, azaroaren 18an Gure Esku Dago Donostiak estatus politikoaren galdeketa egingo du Donostian, Irunen gauzatuko den egun berean. Gipuzkoakoa Euskal Herriko lehenengo hiriburua izango da pausoa ematen. Erronkaren dimentsioa kontuan hartuta, hiritarren laguntza eskatu dute bozeramaileek, bai antolakuntzarako eta baita finantzaziorako ere. Ekainaren 10ean egingo den giza katean parte hartzeko deia ere egin du dinamikak. Donostiako Bulebarretik abiatuko da ibilbidea.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimendua. Burujabetzaren aldeko eta euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki erabakitzeko lan egiten duen dinamika anitz eta parte-hartzailea. Jende zoriontsua herri libre batean.