2020-07-08 14:31

Aurtengo udarako Goiener Elkartean astebeteko bizikleta martxa prestatua genuen. Euskal Herriko proiektu berriztagarri ezberdinetan paradak eginez eta hauek ezagutzeko aukera emanaz. Baina COVID-19a dela eta bira ez da bertan behera gelditu baina murriztu behar izan dugu zuhurtziagatik. Aurten bi etapa izango ditu (uztailaren 25 eta 26ean) eta espero dugu datorren urterako 'gosea' egin eta 2021eko udan astebetekoa antolatu ahal izatea.

Hauxe egitaraua:

Larunbata 25:

  • Hasera: 9:30etan Eibarko Untzaga plazan elkartu, 10:00etan martxan jartzeko.
  • Eibar-Oñatiko Ur Jauziak (30 km).
  • Oñatiko Ur Jauzietara bisita gidatua.
  • Bazkaria Usakon (norberak berea).
  • Arratsalderako bisita gidatua (zehazteke).
  • Afaria eta, ondoren lo Zuazola Larraña BHIn, bakoitzak bere zaku eta esterilarekin.

Igandea 26:

  • Oñati-Goierri (30 km).
  • Goiener bulegora bisita (bertan behera ziurrenik) eta bazkaria.
  • Goierri-Fagollaga (40 km).
  • Fagollaga zentralera bisita gidatua eta askaria (18:00etan).

Jakin beharrekoak:

  • 30 txirrindularirentzako lekua (izen-emate ordua kontuan izango da eta kasua bada itxaron zerrenda bat ere prestatuko da).
  • Bazkideko gonbidatu bat eraman dezakezu.

Seguru kontuak direla eta Goiener Elkarteko bazkide egin beharko duzue (12€/urtean).
Goiener Elkartearen inguruan informazio gehiago.

Zalantzatarako kontaktua:

Idatzi: udanbizi@goienerelkartea.org

Izena emateko inprimakia:

https://labur.eus/udanbizi20
Izena emateko epea: lekuak bete arte edo 7/22.

Gehiago jakin nahi izanez gero:
https://goienerelkartea.org/udanbizi-2020/

Animatu parte hartzera.
 

Udanbizi

 

Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba