2019-07-03 12:30

 

Gaur urte bat bete da Sorkuntza proiektua abian jarri genuenetik. Fagollaga, S.L. zentral hidroeletrikoaren erosketarekin eta I-Enerren proiektu fotovoltaikoen finantzaziorako emandako laguntzarekin hasiera eman genion Sorkuntza proiektuari. Denbora epe motz batean 300.000 euro lortu genituen eta dena zuen ekarpenei esker izan zen. Zorionak denoi!

Honen ostean beste ekarpen leiho bat zabaldu genuen, Oñatiko Ur Jauziak S.A. udal erakundearen %10eko parte-hartzea erosteko hain zuzen ere. Momentu horretan ere, behar ziren 500.000 euroak lortzen lagundu zeniguten.

Urte osoan zehar instalakuntzak aztertzen ibili gara berriztagarriei bultzada berri bat emateko. Proiektu politak ditugu esku artean, beraz adi egon, laster jakinen duzue eta zeintzuk izango diren proiektu berri hauek!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba