2019-10-03 16:55

Urtero legez, irailaren 16an hasi eta 22 arte, Mugikortasun Astea ospatzen da Europa guztian, eta Goiener Elkarteko Mugikortasun Taldearekin batera gaiarekin lotutako hainbat hitzaldi informatiboen antolaketan parte hartu dugu, Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon.

Iaz Goienerreko bazkideak mugikortasun iraunkorraren inguruan zituzten nahiak eta beharrak ezagutzeko inkesta bat helarazi zen eta orain, emaitza horiek ezagutzera emateko helburuarekin eginak izan dira hitzaldi hauek, izan ere, gaiak interes handia pizten duela bazkideen artean jakin badakigu.

Galdetegietan jasotako datuak helarazteaz gain, hitzaldiek bizikletaren, garraio publikoaren edota autoaren jabetzaren inguruan eztabaidatzeko balio izan dute. Horrez gainera, Mugikortasun Taldetik, etorkizunean aurrera eraman daitezkeen egitasmoak azaldu dira bertan, elkarkidetza eta iraunkortasuna bultzatzen duten mugikortasun eredu berriak sustatzeko lan ildoak.

Hitzaldi guztietan parte-hartzea oso handia izan zen, beraz eskerrak eman nahi dizkizuegu hitzaldietara bertaratu zineten guztioi. Milesker benetan!

The post Parte-hartze handia Mugikortasun Iraunkorraren inguruko hitzaldietan appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba