2020-06-08 15:58

Joan den larunbatean, ekainak 6, Nafarkoopeko Batzar Nagusia izan zen. Aurtengo egoera dela eta, Batzarra online egin zen eta streaming bidez jarraitu ahal izan zen.

Miren Olaetxea lehendakariaren hitzaldiak eman zion hasera Batzarrari, puntualtasun osoz goizeko 10:00etan. Ondoren, Olatz Azurzak â€'goiz osoan zehar moderatzaile eta gidari lan bikaina egin zuenakâ€' batzarrak izango zituen xehetasun guztiak azaldu zituen: zer bozkatuko zen, nola bidal zitezkeen galderak Batzarraren amaieran erantzun zitezen, arazo teknikoetarako arazoak nola konpondu…

Hori guztia azaldu ondoren, Sorkuntza taldeko kideek 2019ko memoria eta 2020an Nafarkoopen aurrera eramango diren proiektuak aurkeztu zituzten. Jokin Castaños proiektu hidroelektrikoi buruz, Xabier Loyarte proiektu fotovoltaikoei buruz eta Alazne Arruti Autokontsumo proiektuei buruz aritu ziren. Amaitzeko, Sorkuntza taldeko bolondresa Ane Garavillak, Sorkuntza taldeko bolondresen lana eta antolaketari buruz aritu zen. Jarraian, Leire Donazarrek labur aurkeztu zuen Berdintasun Plana, eta jarraian, bideo aurkezpen baten bidez 2019ko kontuak eta 2020ko aurrekontuak azaldu ziren.

Aurkezpenen txanda amaitutakoan, bazkideek posta elektronikoaz aldez aurretik helarazi zituzten galderak erantzun ziren, eta ondorengo puntu hauek bozkatu zituzten:

  1. 2019 kudeaketa planaren onespena
  2. 2019ko ekitaldi ekonomikoko urteko kontuak onestea eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena
  3. 2019ko borondatezko ekarpenetarako %2ko interesa berrestea
  4. 2020ko kudeaketa-plana eta 2020rako aurrekontua onartzea
  5. Proiektu berriak garatzeko 2 m€-ko inbertsio-politika onartzea
  6. 2020an borondatezko ekarpenetarako %2ko interesa onartzea
  7. Batzarrari aurkeztutako berdintasun planaren proposamena onartzea

Bozketan parte hartu zutenek puntu guztiak onartu zituzten. Nafarkoopen oso pozik gaude gure bazkideek emandako erantzunarekin eta Batzarrak izan zuen parte-hartzearekin, gogoratu behar dugu, Batzarrean bertan esan genuen bezala, aurtengo asmoa beste Batzar presentzial bat egitea dela, elkar ikusi eta (mahai baten bueltan) elkarrekin egun eder bat pasatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba