2019-03-28 14:06

Pasa den martxoaren 23an, larunbat goizean, egin genuen Nafarkoop S.Coop.en 2019ko batzar orokorra, Iruñeko Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoan, gure bulegotik gertu.

Miren Olaetxea lehendakariaren sarrera hitzaldiaren ondoren, bertan bildu ginen bazkideek azalpenak jaso genituen kooperatibaren lehen urtean aurrera ateratako proiektuenak Xabier Loyarte Nafarkoopeko langilearen eskutik; datorren urtera begira egin nahi diren lanenak Santi Ochoa de Eribek azaldu zituen eta egoera ekonomikoaren ingurukoak azkenik Fernando Olalde bolondresak.

Kooperatibako kontu-hartzaileak aukeratzeaz gain aurkeztutako puntuak aho batez onartu ziren.

Goiener Taldeko ekitaldietan ohikoa den eran bazkari batekin amaitu genuen jardunaldia, Geltoki jatetxean.


Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba