2020-07-17 14:20

LATXA ENERGY proiektua dagoeneko martxan da, Kerixara gaztandegia buru duelarik eta Etxezuri EZ, Noemi Salazar Gómez (nsg), Neiker, Azti, Latxa Esnea Koop., Artzai Gazta eta Goiener Taldea bidaide. Talde eragile honen helburua Idiazabal JIB gazta egiten duten gaztandegien jasangarritasuna ebaluatzea izango da, artaldearen esnetik abiatuta, Bizi Zikloaren Analisi (BZA) metodologiaren bidez eta arreta berezia jarriz gaztandegien energia-kontsumoari, kontsumo-puntuetan energia-eraginkortasuna eta sorkuntza hobetuz, eta bide batez, ingurumen-aztarna ere murriztuz.

Horretarako, hiru proiektu pilotu aterako dira aurrera, adierazgarriak diren bi instalazio-eredu ezberdinetan: Ustiapena eta gaztagintza; eta ustiapena bakarrik. Proiektu pilotu hauen bidez, ingurumen-aztarna eta energia-eraginkortasunaren maila aztertuko dira, instalazio berriena eta 20 urtetik gorako instalazioena. Gainera, ustiategietan energia sortzeko ereduak aztertu eta testatuko dira, dituzten baliabideetatik abiatuta.

Goiener Taldeak ustiategietako datu-bilketa egin du, beste instalazio batzuetan aplika daitezkeen hobekuntza-neurriak aurkitzeko asmoz. Energia auditoretza hauetan, eraginkortasuna hobetzeko ekintzak eta autokontsumoko eguzki instalazio fotovoltaikoetatik energia sortzeko ekintzak kontuan hartzen dituzten hobekuntza neurriak detektatu dira.

Nekazaritza sektorearen jasangarritasuna hobetzeko faktoreen artean, energiaren kontsumoa eta kostua nabarmentzen dira, izan ere, kostuen egitura osoan eragin handiena duen faktoreetako bat baita. Energiaren prezioak nabarmen aldatzen dira, eta horrek nekazaritzako elikagai enpresen emaitzen kontuak ezegonkortzea ekar dezake. Beraz, kontsumoak eta ondorioz, energia-fakturazioa murrizteak zuzeneko eragina du aurrezte ekonomikoan, lehiakortasunaren hobekuntzan, eta aldi berean, ingurumen-aztarna hobetzen. Guzti hau ematen da, haserako abeltzaintzako ustiategi fasean zein ondorengo elaborazio fasean.

Azken urteotan ikusi da, kontsumitzaileak arduratuago daudela elikadura-sistemek ingurumenean duten inpaktuaz. Hala, elikagaien ekoizpen jasangarriak, neurri batean, erantzuten dio ardura horrek sentsibilizazio publikoan izan duen igoerari, zeinak elikagai osasuntsuagoen eta modu etikoan ekoiztutakoen aldeko joerak islatzen baititu.

Beraz, LATXA ENERGY proiektuak, energia berriztagarriei buruzko ikerketa garatuz, energiaren erabilera murriztea, iturri berriztagarrietatik energia sortzea eta ingurumen-aztarna gutxitzea du helburu. Hortaz, Proiektua sektoreko eragile garrantzitsuenen arteko lankidetza-ereduan oinarritzen da, eta lortutako emaitzak errepikatzea du helburu, ekonomia zirkularraren eta hobekuntza horiek gizartean duten eraginaren ikuspegia galdu gabe.

Proiektu hau garatzen da lankidetzari laguntzeko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako laguntzen esparruan. Laguntza horiek 2019ko ekitaldiari dagozkio, eta joan den apirilean onartu ziren. Hauen bidez, Eusko Jaurlaritzak eta FEADER funts komunitarioak laguntza ematen diote LATXA ENERGY proiektuari.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba