2019-04-02 00:00

Goiener Elkarteak erabaki du bat egitea eskolako janleku eredu berri baten aldeko manifestuarekin. Manifestu hau bultzatzen du Gure Platera Gure Aukera plataformak, zeina EHIGE, Euskadiko ikasleen guraso konfederazioak eta Veterinarios Sin Fronteras taldeek osatzen bait dute.

Elikagaien inguruan Gure Platera Gure Aukera plataformarekin helburu asko ditugu amankomunean; jaten duguna gara (osasuna), ohitura egokiak hartzeko garrantzia, ingurugiroarekiko kontzientzia izatea, elikagaien jatorriarekin eta gertukoak diren gauzekin.

Gure balio erantsia, Goienerretik dakiguna da, egungo elikadura ereduak suposatzen duen espoliazioa, amaituko den energia fosilean oinarritzen den eredua eta aldaketa klimatikoaren arduraduna dena. Gizartearekiko gardentasunik gabeko eta korporazio handien esku dagoen egungo sistema demokratizatzeko elikadura eta energia birlokalizatzea ezinbestekoa da.

Otsailaren 25ean Laukarizen izan gara, ikasleen guraso elkartearekin, eta bere jantokiko ordezkariekin. Beraiekin egotearen helburua da ikusgarritasuna ematea eta egindakoaren balentriaren aitortza, eskolako jantokiaren eredua aldatu nahi bait dute, eta horretan ari dira. Eguneroko ia 200 menu nola antolatzen dituzten kontatu digute; sukaldari sena nola berrasmatu duten bertako produktu lokalekin, jantokiko lantaldearekin eta bere hezkuntza konpromezuarekin eta etorkizun planekin; garbiketak produktu ekologikoekin egiten dituzte eta aztarna ekologikoaren murrizketarekin duten konpromezuagatik eskatu dute bidegorria Mungia erdialdetik eskolaraino iristea.

Bat etorri gara, bizitza jokatzen dugula eskolaren esparruko gelatik kanpoko espazio eta denboretan. Profesional eta familia artean partekatzeko espazioa bait da.

 

Jantokiko ordezkariekin Mabel eta Jorgek une atsegina pasa dute, argazkian, sukaldean Goienerreko bi bolondresen artean, Goizalde, Laukarizko jantokiko hornitzaileak koordinatzeko arduraduna.

The post Janleku eredu berri baten aldeko manifestua appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba