2018-06-19 00:00

Pasa den maiatzaren 11n, Nafarkoop, Goienerren bulego berria inaguratu genuen Iruñean, bulegoak ateak martxoaren amaieratik irekiak bazituen ere.

Ekitaldia 19:00etan hasi zen Kale Berriko lokalean, gonbidatuak iristen zihoazen einean bulegoa ezagutu eta alboko Nainere gastronomia espazioan biltzen joan ziren. Han, Santi Ochoa de Eribe zuzendariak ongi etorria eman zien berataratutakoei eta hitza eman zion Miren Olaetxea Nafarkoopeko lehendakariari.

Mirenek Goienerreko boluntarioek Nafarroan egindako ibilbidea gogoratu zuen hastapenetatik ?Infogune, stand eta hitzaldietako lana? gaur egungo bulegoa irikitzeraino. Horretaz gainera azpimarratu zuen Goienerrek egun 800 bazkide eta 4 langile dituela Nafarroan; bai eta Nafarkoop kooperatiba, hau da Goiener Taldeak bere baitan duen kooperatiba berriztagarrien ekoizpen proiektuak aurrera ateratzeko.

Hortik aurrera etorri ziren bertaratuen arteko solasaldi eta Katakrakeko sukaldeko lagunek prestatu zizkiguten jan eta edatekoak.

 

Bulego barrualdea. Nafarkoop. Iru�ea

Bulego barrualdea 2. Nafarkoop. Iru�ea

Bulego barrualdea. Nafarkoop 3. Iru�ea

Bulego barrualdea 4. Nafarkoop. Iru�ea

Hitzaldia. Nafarkoop. Iru�ea

Miren Olaetxea. Nafarkoop. Iru�ea

Talde argazkia. Nafarkoop. Iru�ea

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba