2020-09-07 14:09

2020ko uztailean, IRSE ARABA eta Goiener Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dugu, elkarrekin lan eginaz, pobrezia energetikoa bizi duten pertsona eta familien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko.

IRSE ARABAk, 40 urte baino gehiago daramatza gizarteratze eta hezkuntza programen bidez kolektiboei laguntzen. Bi erakundeok gizartea eraldatzeko bokazioa izanik, beste erakunde batzuekin batera lan egitea ezinbesteko ikusten dugu hau lortu ahal izateko. Interkooperazioaren bidez, elkartasuna, herritarren ongizatea eta guztion onerako ekarpenak jasoko dituen hitzarmena izango da, gure esperientziaren eta ezagutzaren esparruetan.

IRSE ARABA eta Goiener Elkartearen arteko konpromisoa gauzatuta, lankidetza hitzarmen honetan, bi erakundeek elkarrekin ekintza desberdinak burutzea onartu dute, helburua izanik pertsonak sustatuko dituen gizarte bat eraikitzea, interes ekonomikoen gainetik giza garapenean arreta jarriaz.

The post IRSE Araba, Gizarteratzeko Institutuarekin lankidetza hitzarmena appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba