2026-10-01 09:00

Elkarlan honi esker, LAB sindikatuak bere telekomunikazio- eta egoitzetako energia-hornikuntzak Izarkom eta Goienerrekin dauzka kontratatuak. LABeko bozeramaile den Iratxe Delgadok adierazi duen moduan, “sindikatuak, bere eguneroko kontsumoak ikuspegi kontziente eta konprometituz egin nahi ditu, adibide eredugarri izanda.”


Izarkomeko Iker Garaialdek aipatu duenez, garrantzitsua da erakustea ekonomia sozial eraldatzaileko alternatibak ez direla norbanakoei zuzendurikoak bakarrik, baizik eta erakunde handiagoei ere zerbitzua emateko baldintzetan direla egun Euskal Herrian.

Goienerreko Maria Arretxeren ustez, elkarlan hau ez da hornidura kontratuetan soilik geldituko. Etorkizunera begira, bide berriak aztertzen hasiak gara elkarrekin: adibidez, LABen eraikinetan autokontsumo berriztagarrirako instalazioak aztertzen ari gara, gure zerbitzu-dosierreko beste hainbat aukerarekin batera.

Eragileek adierazi dute eredu zentralizatuaren aurrean, “kontsumitzaile huts izatetik energia garbia komunitatean ekoiztera” igaro behar dugula, trantsizio ekosozial justuan urrats berriak ematen jarraitzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.