2020-12-11 12:34

Aspalditik lanean ibili ondoren, Goiener Taldeak badu bere online denda berria martxan. Oninarteko lagunen lanari esker, kamisetak, sudaderak, katiluak, poltsak… jarri dituzte salgai bertan.

Kamiseta

Eta merchandising kontuak ez ezik, Pikara Magazine-rekin argitaratu duten “Energiak” monografikoa ere salgai dago dendan. Ikuspuntu feminista batetik energia aztertzen duen liburuxka honek erreportaje, elkarrizketa, artikulu… oso interesgarriak dakartza, baita aurpegi ezagunen bat ere.

Pikara Komikia

Egungo eredu energetikoaren alternatibei buruz hitz egiten da energiaren monografiko honetan, pobrezia energatikoaz, greenwashingaz, mugikortasunaz, deshazkundeaz, justizia sozialaz eta etorkizunaz.

Pikara Azala

Familia, lagun edo zeure buruari oparitxo bat egiteko gogoa baduzu, sartu Goiener Taldeko dendan eta ikusiko duzu zenbat gauza polit prestatu dituzten.

Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba