2020-02-19 11:29

Otsailaren 8 eta 9an Berdeago Nature azokan izan ginen, Durangon, Landako Gunean. Bizimodu iraunkorrago baterako alternatibak sustatzea da azokaren helburua.

Urtero bezala, Goiener Taldeko standean energia berriztagarria kontsumitu eta sortzeko interesa duten pertsona orori helarazi diogu informazioa.

Gaur egun Goiener Taldeak eskaintzen dituen zerbitzu desberdinek harrera ederra jaso bazuten ere, interes handiena piztu duen gaia autokontsumoa izan da.

Sorkuntzako (Nafarkoop) proiektuak ezagutzera emateko, igandean, hitzaldia eman genuen «Energia berriztagarrien sorkuntza proiektuak» lelopean.

Goiener Taldearen eskutik, eskerrak eman nahi dizkiegu gerturatutako guztiei, baita, stand-ean parte hartu zuten bolondres eta langileei.

Berdeago-Nature-azoka
Berdeago-Nature-bolondresak
Berdeago-Nature-langileak
Berdeago-Nature-stand

The post Goiener Taldeak Berdeago Nature azokan parte hartu du Durangon appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba