2019-02-26 16:26

Goienerreko Debagoenako talde bolondresak, Aretxabaletako Jubilatu eta Pentsionisten Elkartean, Basotxon, Faktura Elektrikoa ulertzeko tailerra eskaini die bertako kideei.

«Azken urteetan energia merkaturatzaileek egin dituzten kanpaina eskasen ondorio kaltegarriak jasaten ari gara gutako asko, behar ez ditugun zerbitzu eta produktuak kontratatuta izanik». Honetaz aparte, gizartean pobrezia energetikoa ohiko bihurtu denez, egoeraren aurka borroka egin nahi du Debagoienako taldeak.

Hitzaldia emateaz aparte, bakoitzak bere faktura ulertu eta errespetuzko erlazioa erakutsiko duen kontratuak nolakoa izan beharko lukeen argituko duen informazio gune bat ere jarriko dute gainontzeko asteetan. Bertan, gerturatutako pertsona bakoitzari aholkularitza pertsonalizatua emango zaio, kontratatutako potentzia egiaztatuz, kontsumo ereduak azalduz, etb… eta bide batez, pobrezia energetikoan erortzeko arriskuan daudenei lagunduz

Bide beretik aritu ziren Kosta Gipuzkoa Taldeko bolondresak Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Beste faktura tailer bat eskainiz eta kontsumitzaile bakoitzaren beharretara faktura nola egokitu daitekeen azalduz.

The post Faktura Elektriko tailerra Aretxabaletan eta Donostian appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba