2020-11-30 12:46

Goiener Elkartetik ez genuen urte arraro hau amaitu nahi azken Lantaldeen Topaketa bat egin gabe. Egoera bereziak aurten ez du bermatu beste topaketa antolaketarik urtarrilean Zornotzan presentzialki egin genuenaz geroztik.

Horregatik, nahiz berriro ere presentzialki elkarrekin egoteko gogoz geunden, topaketa hauek online prestatu behar izan genituen.

Topaketari hasera Lurgaia Fundazioaren hitzaldi batek eman zion, Aitziber Sarobek Euskal Herriko basoen egoeraren berri eman zigun. Hortik abiatuta bertaratutakoek basoberritzea, biomasa, komunitate energetikoak, herri txikien inguruko basoen ustiapena modu arrazionalean egiteko aukera, zuhaitz espezie inbaditzaileak, egurraren lobbyak eta beste hainbat gaien inguruan aritu ziren hausnartzen.

Goienerren hasia zegoen lan ildo bat sendotu eta aire berriak ekarri dizkio topaketak honek. Izango du jarraipenik gaiak. Hemendik gure eskerrak bertaratutako guztiei eta batez ere Lurgaiako lagunei.

The post Euskal Herriko basoen egoeraren inguruko hitzaldia hizpide urteko azkeneko Lantalde Topaketan appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba