2018-06-24 22:46

Errealitate bihurtu da dagoeneko elektrizitatea sortzeko eredu-aldaketa. Sareko energia berriztagarriaren kuota hazten ari da, eta ez dio hazteari utziko. Alabaina, energia-iturri berriztagarrien bidezko ekoizpena definizioz gorabeheratsua denez gero, horien portzentaje handi bat sare elektrikoan integratzea energia-sistemak deskarbonizatzeko erronka handieneko bat. Erronka horri erantzuteko asmoz sortu da CHESTER proiektu europar berria.

CHESTER proiektuaren xedea ahalik eta etekin handiena ateratzea da zenbait teknologia adimentsuen malgutasunari, zeinek aukera ematen duten energia-iturri berriztagarriak kudeatzeko, eta energia biltegiratu eta hornitzeko, energia eta berokuntza konbinatzearen bitartez.

2018ko apirilaren 1ean abiarazia, CHESTER proiektuak auzi horri ekin nahi dio

CHESTER proiektua Europako Batzordearen 764042 zenbakiko diru-laguntza hitzarmenaren bidez finantzatzen da, Horizon 2020 LCE-07-2016- 2017 programaren testuinguruan, eta bere xedea energia-iturri berriztagarri ugariren bidez sortutako energia kudeatu, biltegiratu eta hornitzea ahalbidetuko duen sistema berritzaile bat garatu eta balioestea da, elektrizitatearen eta berokuntzaren sektoreak konbinatuz gero. Hori egin daiteke, konbinatuz gero, batetik CHEST deituriko sistema (Compressed Heat Energy Storage –euskaraz Energia Termiko Konprimituaren Biltegiratzea–, energia potentziatik potentziara biltegiratzeko sistema berritzaile bat), eta bestetik Smart District Heating (Eskualde-Berokuntza Adimentsua), auzo-berokuntza edo urrutiko berokuntza sareak, alegia. Deskribatu dugun prozesu horren bitartez energia berriztagarria kudeatzeko sistema oso malgu eta adimentsua sortzen da, gauza dena honako hauek egiteko: energia elektrikoa % 100eko edo hortik gorako joan-etorriko eraginkortasunarekin biltegiratzea; energia bero bihurtzea; jatorri berriztagarriko tenperatura baxuko beroa energia bihurtzea; bata zein bestea –beroa zein energia– biltegiratu eta hornitzea, eskatu ahala, eta kostu lehiakorrean. Gainera, ez dago kokapen jakin baten menpe (ponpatze bidezko zentral hidroelektrikoak ez bezala) eta ziklo egonkorrekoa da, bateriak ez bezala.

CHEST aurretiaz ere bazen teknologia batean oinarritzen den arren (bero-ponpa, biltegiratze termikoa eta ORC, Rankineren Ziklo Organikoa euskaraz), oraindik ere aurrerapen berritzaileen beharra du eraginkortasun handia eta kostu lehiakorrak bermatzeko. Sistema kontrolatzeko estrategia adimentsua garatuko da, prebisio-ereduen aplikazioa barne hartuko duena, sistemak energia modurik errentagarri, teknikoki egoki eta malguenean erabili ahal dezan. CHESTek aintzat hartuko ditu elkarreraginak sare elektrikoarekin (eskaerari zen eskaintzari dagokionez), eskualdeko berokuntza sarearekin eta baita beste bero-iturri batzuetan integratzea ere. 10 kWe CHEST laborategi-sistema osoa eraiki eta baliozkotuko da inguruan.

Etorkizun handiko agertzen da energia biltegiratu eta kudeatzeko CHEST sistema, eta funtsezkoa izango da etorkizuneko energia-sistemaren helburu energetikoak lortzeko eta erronkei aurre egin ahal izateko. 2025erako iritsi daitezke merkatura kostu lehiakorrean (130€ / kWh) ekoitziko duten eskala handiko plantak (multi-MW mailakoak).

12 bazkidek osatzen dute CHESTER partzuergoa, industriak, ikerkuntzak eta mundu akademikoak eratzen duten balio-katean aintzatespen eta eskarmentu handiko 12 bazkidek. Tecnaliak koordinatzen du CHESTER proiektua, eta hura ezagutarazteko bilera Tecnaliak Euskal Herrian dituen instalazioetan egin izan da, 2018ko apirilaren 24 eta 25ean, tartean Azpeitian Tecnaliak duen Energia Termikoaren Laborategia bisitatu zelarik. CHESTER proiektuko kideek eduki teknikoak, datozen sei hilabetekoan egin beharrekoa eta zenbait kontu administratibo eta finantzario aztertu zituzten.

CHESTER partzuergoa

CHESTER partzuergoak, Europako 7 herrialdetako (Espainia, Alemania, Italia, Danimarka, Belgika, Herbehereak, Erresuma Batua) 12 bazkide ditu; horietatik bi ikerkuntza-erakunde daude(TECNSLIA; DLR), lau unibertsitate (USTUTT, UGENT, EHU, ULSTER), lau ETE edo Enpresa Txiki edo Ertain (PLANENERGI, AIGUASOL, ECT, PNO), zerbitzu anitzeko enpresa handi bat (IREN) eta Energia berriztagarrien sortu eta erosteko kooperatiba bat (GOIENER). Proiektuak enpresaren eta ikerkuntzaren munduak uztartzen ditu, sustatu nahian CHESTER kontzeptua teoriatik praktikara eramateko bidea.

Info +: www.chester-project.eu

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba