2019-01-14 00:00

Pasa den larunbatean ospatu genuen Goienerren 5. urteurrena, Energia Soziala II Jardunaldiarekin.

Ekitaldiari sarrera eta bertaratuei ongi etorria Jokin Aldazbalek eman zien. Moderatzaile lanak Yolanda Mendiolak egin zituen.

Lehenengo aurkezpena Marta Victoriaren eskutik etorri zen, europa eta estatuko testuinguruak energia transizioan aztertu zituen. Egoerak azaldu ondoren beharrezko ikusi zuen Europako legediaren aterkiaren babesa estatu mailan aldaketa bultzatzeko. Pedro Corvinos​ek jarraipena eman zion eta erakunde publiko lokalek dituzten aukerak azaldu zituen hornidura elektrikoaren aurrean.

Jarraian atsedenaldia etorri zen eta iritziak elkar trukatzekoa.

Leire Gorroño​k Dinamarkako proiektu berriztagarri ezberdinen kasuak azaldu zizkigun eta Pedro Prieto​k erakutsi zigun egungo energia kontsumo maila berriztagarriekin ordezkatzea ezinezkoa izango dela etorkizunean, alegia, energia kontsumoa jeitsi beharko dugula derrigorrez.

Bertaratutakoek ere parte hartu ahal izan zuten bere zalantza eta ekarpenak eginez.

Jardunaldiari amaiera bikaina emateko familia argazkia eta bazkariarekin itxi zen.

 

Bideoak

Jardunaldiako bideo guztiak gure youtube kanalean.

Deskargarako aurkezpenak PDFan:

El contexto europeo y estatal de la transición energética ¿Dónde estamos? ¿Hacia dónde vamos? Marta Victoria

Komunitate lokalak % 100 berriztagarrirantz Danimarkan. Leire Gorroño.

Sociedad 100% renovable: ¿nos estamos haciendo trampas al solitario? Pedro Prieto.

Argazkiak

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba