2019-05-16 00:00

Erriberako bizilagun den Iker Martinezek eta Goiener Erribera taldeak,  Goienerreko Hezkuntza taldearen laguntzaz, Lodosako 2018ko Aurrekontu Partehartzaileetan proiektu berritzaile bat aurkeztu dute, hezkuntza eta ingurugiro gaien barnean.

Proposamenak balorazio positiboa jaso du udal taldearengandik, horrez gain, Lodosako herritarren artean ere bozkatua izan da. Hori dela eta, aurten, 2019an, martxan jarriko da aurkeztutako proiektua herriko eskoletan.

Proposamenak 40/30/30 izena du eta gaur egun martxan den 50/50 programaren eboluzioa da. Azken hau, Alemanian garatutako kontzeptua da, Hamburgoko eskoletan aplikatzen hasi zena 1994 urte inguruan. Honek garapena izan zuen Europako programan, euronet eta euronetmax-en non Bartzelonako diputazioan hartu zuen garrantzi handiena espainiar estatuan 2009. urtean.

Programak ikaslegoaren partehartzeari esker, inbertsio handirik gabe, energia eraginkortasunean aditua den kanpo-laguntza profesionalari esker eta eskolaren lidertza aproposari esker, energia kudeaketa egoki bat garatu eta energia aurreztea du helburu.

Programaren izeneko zenbakien jatorria energia aurrezte horrek diru aurrezte bat dakarrela eta diru horren kudeaketan datza. 50/50 programak fakturak ordaintzen dituen organismoak kudeatzen ditu, zein, orokorrean ez den izaten eraikinaren erabiltzailea, udaletxea baizik. Honela, diruaren erdia udaletxeak kudeatzen du eta beste erdia ikaslegoak kudeatzen du.

Goienerren proposamenak energiaren begirada globala nabarmentzeko helburua dauka, hots, planeta finituari begirada kontziente eta kritikoa egin nahi du. Hori dela eta, aipatu beharreko hiru berrikuntza gehitu dira Lodosako eskoletan aplikatuko den proiektuan:

  1. Aztarna ekologikoari begirada 40/30/30, non, parte hartzen duen ikaslea bere ekintzen inpaktuekiko jakituna izango den.
    • %40 garapen kooperaziorako proiektu batean inbertituko da.
    • %30 udaletxeak nahi duen energia eraginkortasuna hobetuko duten ekintzetan inbertituko da.
    • %30 ikaslegoak erabakiko duen garapen akademiko edo pertsonalerako ekintzetarako inbertituko da.
  1. Pertsona profesionalek eta bolondresek parte hartuko dute proiektu berdinean (Goienerren gobernantza modeloa)
  1. Udal Aurrekontu Partehartzaileen bidez erabaki da bere aplikazioa. Hau da, partehartze politikoa dela medio, honekin, ikaslegoak eskolan parte hartzen du (espero ez dena) eta herritarrek herriko erabakietan parte hartzen dute.

Programa berri honen ekintzaileetako bat  Pedro Prieto eta bere historian zehar izan dugun energiaren kontsumoaren eta energia hau lortzeko desberdintasun itzelen inguruko ikuspuntuak dira. Bere presentzia izatea lortu genuen Goienerren 5. Urteurrenean, Energia Sozialen Bigarren Jardunaldian, hau litzateke %40-a 50/50 programan sartzeko azken arrazoia. https://youtu.be/g3MLj8E-GyY.

Azkenik, hurrengo estekako bizipena partekatzen dugu, %40-an enkajatu dezakeen proiektua deritzogu, hots, proiektu interesgarri bat non energia eraginkortasunaren mesedetan lortutako aurrezpenak inbertitu ahal izateko proiektua.

https://www.lavanguardia.com/internacional/20190127/454262086174/africa-jankey-placas-solares-gambia-genero-mujeres.html

 

The post Energia aurreztea, bizitzagatik apustua. Eskoletatik hasten gara. 40/30/30 eredua appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba