2018-06-24 00:00

Iritsi da ba egun desiratua Goienerrera. 2012an sortu zenetik Goienerren asmoetako bat izan zen berriztagarrien sorkuntzari ekitea, baina urte hartan bertan legediaren aldaketa bat medio merkaturatzailearen sorreran zentratu ginen. Eta azken bost urteetan garatutako jarduera honek sektorean esperientzia eman digu.

Bitartean sorkuntzako proiektu bideragarri bat noiz iritsiko geunden, baina ez zai, baizik eta eten gabeko bilaketan. «Sorkuntza» deitu diogu ekimenari eta proiektuari hasera emateko Goiener Taldeak lehenengo bi sorkuntza proiektu ditu helburu:

Proiektu hauek aurrera ateratzen gure taldeko Nafarkoop erakundea arduratuko da. Ekarpenak egiteko epea zabalik dago abuztuaren 31 arte. Proiektu guztien % 2 arteko ekarpena egin dezake norbanako bakoitzak, aurretik Goienerreko bazkide eta ondoren Nafarkoopeko bazkide eginda.

Zalantzak argitzeko bisitatu Nafarkoop webuneko FAQ atala edo azaldu datorren hilaren 26ean egingo dugun batzarren batera.

EGUNERAKETA:
Fagollaga eta I-ener proiektuak zituen leihoa osatu genuen. Bigarren leihoa zabalik dago orain. Ikusi proiektuen atala: Nafarkoop.eus
Ekainean Zubietan egin genuen batzar informatiboko aurkezpen bideoa ikus dezakezu edo Goiener Taldea eta Sorkuntza proiektuak zertan diren azaltzen duen beste hau.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba