2019-10-16 13:36

Ekainean gure lehenengo Berdintasun Plana lantzen hasi ginen Goienerren eta horretarako prozesu partehartzaile bat martxan jarri genuen. Izan ere, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren baitan, pertsonengan oinarritutako modeloa eraiki nahi dugularik, Berdintasun Plan bat lantzen hastea beharrezkoa ikusi genuen.

Plana abian jartzeko, gizonezko zein emakumezkoen situazioaren diagnostikoarekin hasi ginen, desberdinkeria sortu dezaketen egoerak identifikatu eta diskriminazio modu ezberdinak ekiditeko asmoz. Lanketa hau egiteko EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAren dirulaguntza jaso genuen eta REASeko parte den Equipare Kooperatibak aholkularitza lanekin lagundu digu.

Berdintasun Planaren prozesuaren baitan, probintzia bakoitzean saio partehartzaileak egingo dira hilabete honetan zehar, zehazki:

Donostia: Urriak 9 eta 15

Bilbo: Urriak 14

Gasteiz: Urriak 16

Iruñea: Urriak 23

Saio hauetan, dinamika partehartzaile desberdinen bidez, kultura antolakuntzarekin erlazionatutako gaiak sakonago lantzen hasiko gara, bati ere helburua proiektua eta aurkezten zaizkigun proposamenak lantzen hastea delarik.

Bestetik, urriaren 26an egingo dugun Lantalde Topaketetan diagnostikoa azalduko da eta azaroan ekintza planarekin jarriko gara bete betean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba