2019-03-25 00:00

ALDAKETA KLIMATIKOAREN KONTRA ?FRIDAYS FOR FUTURE? MUGIMENDUA: MARTXOAREN 15 IKASLEEN GREBA

Beroketa globalak eta klima aldaketak dakarten hondamendia dela eta mundu osoko ikasle eta gazteen jarrera eta erantzun eredugarria ikusirik, ?Fridays for Future? mobilizazioren ondoren Martxoaren 15ean konbokatu duten grebaren aurrean:

1. Goiener Elkarteak bat egiten du mugimendu honekin, honako arrazoi hauek direla medio:

  • politikoen arduragabekeria salatu beharra.
  • eraginak nabariak eta bistakoak izatea (beroketa eta metereologia kezkagarria).
  • gaixotasunen eta izurriteen hedatze nabaria.
  • gatazkak nonahi zabaltzea erregai edota ura dela medio.
  • bioaniztasunaren murrizte argia,
  • egoera konpontzeko eta zuzentzeko denboraren agortzea.

2. Goiener Elkarteak mugimendu honetan parte hartzera animatzen zaitu, zure esku eta neurrira dagoena eginaz:

Horretarako honako iradokizunak luzatzen dizkizugu:

?guraso bazara:

  • Gaiari buruz seme alabekin hitz egin.
  • Ikusi Gretaren bideoa beraiekin.
  • Komentatu mugimendua eta greba beraiekin.

?irakaslea bazara:

  • Eman kanpainaren berri ikasleei.
  • Egoera nola ikusten duten eta zer egiteko asmoa duten galdetu.
  • Lankideekin greba eta kanpainaren gaiaren inguruan hitz egin.

Gaiaren inguruan interesgarriak diren estekak dira hurrengoak:
http://juventudxclima.es/
https://www.fridaysforfuture.org/

HAUSNARKETA GOIENER ELKARTEKO HEZKUNTZA TALDETIK

Suediako nerabe den Greta Thunbergek, aldaketa klimatikoaren kontrako ostiraleroko greba mugimendua ?Friday for future? pankarta batekin hasi zuen Suediako parlamentuaren aurrean eseriz. Hau sare sozialetan zabaldu zen eta Davoseko bilkuran eman zuen hitzaldiaren ondoren nerabe asko mugitu dira Australiatik Europaraino antzeko ekimenak antolatzeko.

Mugimenduak eskoletako gazteen greba deialdia luzatu du Martxoak 15erako.

Bozka ezin eman duten ikasleek mobilizatzeko erabakia hartu dute aldaketa klimatikoaren aurrean politikarien arduragabekeria salatzeko. Zientzialari askok adierazi duten moduan berandu gabiltza beroketa efektuaren aurrean neurriak hartzeko, denbora agortzen ari baita eta planetaren kaltetze sintoma ugari ageriagoak dira: batez besteko tenperaturaren igoera, polo eta glaziarretako izotza urtzearen bizkortzea, basoen galera? Hau aldatzen ez badugu, gazteek adierazi duten moduan, nagusitzen direnerako ez dute astirik izango egoerari buelta emateko.

Eta zer gertatzen da Euskal Herrian? Begi bistan da gure basoak aldatzen ari direla, itsas mailak gora jarraitzen duela, tximeleta eta intsektu askoren desagerpenak hegaztien murriztea ekarriko duela eta ez ohiko eguraldiak ditugula gure egunerokotasunean. Guzti honek, nekazaritzatik hasita industriaraino aldaketa nabarmenak ekarriko ditu gainontzeko urteotan. Egoera ikusita, ekonomia trantsizioa eta des-hazkundea sustatzen hasi beharko ginateke gizarte moduan.

GOIENER ELKARTEAK urteak daramatza energia alorrean beste eredu baten alde lanean, egungo eredu energetikoaren gabeziak salatu, hauekiko alternatiba bideragarri bat proposatu eta gizarteratzen.

Gaiaren inguruan formazioa eta informazioa helarazten dugu: egungo eredu energetikoari buruzko hitzaldiak eta faktura elektrikoari buruzko tailerrak emanaz, besteak beste. Energia berriztagarriaren sorkuntzan ere lanean gabiltza.

Guzti honegatik, ?Fridays for future? ekimenari eta mugimenduarekin mobilizatu diren ikasle eta gazte guztiei babesa eskaini nahi diegu, arazoa guztiona baita.

 

The post Aldaketa klimatikoaren kontrako ikasle greba babesten dugu appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba