Apirilean argitaratu genuenez, Goienerrek aliantza kooperatiboa sortu du aurten beste entitate batzuekin, herriz herri energia komunitateak sustatzeko helburuarekin.
Orain, gero eta beharrezkoagoa dugun trantsizio energetikoari bultzada emateko, Euskal Herrian 300 energia komunitate berri aktibatu nahi ditugu.
Horretarako webgune bat prestatu dugu eta bertatik herritarrak, administrazio publikoa eta industria animatu nahi ditugu ekimenarekin bat egin eta ekonomia sozialeko komunitate berriak eratzera.
Azken urteotan komunitate eredu anitz garatu dira herriz herri, ikuspegi eta eredu ezberdinetan oinarrituta. Testuinguru horretan, Goienerrek laguntza eskaintzen du Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen printzipioetan oinarritutako Komunitate Energetikoak sortu eta indartzeko.
Kanpainarekin bat egitea erraza da
Sartu webgunean. Eredu eta ibilbide ezberdineko komunitateak aurkituko dituzu; guztiek helburu bera partekatzen dute: energia fosilik gabeko trantsizio energetiko bat bultzatzea, %100 berriztagarria, demokratikoa, deszentralizatua eta tokikoa. Zure herrian dauden komunitateetara batu edo/eta Ekonomia Sozialeko printzipioetan oinarritutako berriak sortzera animatzen zaitugu.
BAT EGIN ZURE KOMUNITATEAREKIN
Harremanetan jarri edo zalantzak argitzeko, idatzi eginbat@goiener.com helbidera.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.