2018-08-31 08:23

Jakinarazi nahi dizugu irailean argindarraren ezohiko igoera bat izanen dela, 2018ko hirugarren hiruhilekorako aurreikusitako energiaren terminoaren prezioaren % 5ekoa.

Kontsumitzaileentzat hiruhilero ezartzen diren prezioetan, beste gauzen artean zerikusia du Merkatu Elektrikoaren prezioak. Honek kontsumitzailearentzako amaierako prezioan eragin handia du eta azken hilabeteetan Merkatu Elektrikoak igoera nabarmena jasan du.

Maximo historikoetara iritsi diren Merkatu Elektrikoaren prezioek izan duten igoeraren jatorriak ondorengoak dira:

  • Produkzio eoliko baxuko hiruhilekoa izan da.
  • CO2  isurien eskubideen eta batez ere lehengaien prezioen igoerak, bereziki ikatzarenak, ziklo konbinatu eta termikoen Merkatuko eskaintzaren prezioa igotzen du.
  • Nahiz eta energia hidraulikoak bere sorkuntzan ez duen igoerarik jasan, ordu gehienetan prezio maximoak markatu ditu, aukera eta eskaintzaren kostua prezio altuenetan profitatuz.
  • Programatu gabeko zentral nuklearren geldialdiak Espainia eta Frantzian.

Egoera honek kooperatiban izan ditzakeen ondorio ezkorrak saihesteko, merkaturatze taldeak (2014ko Batzar Orokorrean onartu ziren irizpideak jarraituz) irailerako aurreikusita zeuden prezioak puntualki igotzea erabaki du. GoiEnerreko kontsumitzaile ertain baten fakturan euro 1 edo 2ko igoera suposatu dezake neurri honek.

Neurri hau puntuala da eta urrian dagokion hiruhileko errebisioa eginen da.

Mila esker ulertzeagatik.

Más info: OMIE.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba