2026-07-05 09:02

Uztailaren 7tik eta irailaren 4a arte Saharari buruzko argazki erakusketa antolatu dugu elkarlanean, berriz ere. Gernika-Lumoko Elai Alai areto txikian izango da ikusgai denbora tarte horretan.

Oraingoan Nuria Gonzalez argazkilariaren erakusketa izango dugu eta Sahara herriari, eta bere borrokari, hurbiltzen lagunduko digu. Horren lekuko da lanaren izenburua berak dakarren mezua: “En pie entre el polvo y la arena. Hautsa eta arearen artean, Zutik” eta, bereziki, arreta jartzen die gazteei.
“Jóvenes por los derechos del pueblo saharaui”.

Mundubat fundazioarekin bidaia bat baino gehiago eginak ditu argazkilariak Saharako herrira, eta bertatik zuzenean jasotako sentsazioak ezin hobeto jaso ditu haren kameraren bidez. Informazio gehigarria:

The post Sahara: argazki erakusketa appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.