2026-06-21 17:59

Ekainaren 20an (errefuxiatuen nazioarteko egunean) Munduko arrozak ekimenean parte-hartu genuen, Gernika-Lumon.

Gainera, Gallartako (Meatzaldea) Martin Etxean bizi diren jatorri ezberdinetako errefuxiatuak gonbidatu genituen gurekin batera egoteko (Paraguay, El Salvador, Colombia, Rif, Palestina…) eta Gernika eta bere memoria ezagutzeko. Plazer bat izan zen.

Martin Etxea haien jatorrizko herrietan jazarriak diren lagunak artatzen ditu eta asilo eskaerak egiten laguntzen die, besteak beste. Mundubat fundazioak sustaturikoa da (https://www.martinetxea.eus/ ). Gainera, kontuan hartu behar dugu orain aste bat Europar Batasunean asilo politika indarrean jarri dela, eta, gordintasun guztiarekin esan behar duguna da nekro-politikan oinarritua dagoela, eta irmoki esan behar duguna da pertsonak ezin direla ilegalak izan inoiz.

Eskerrik asko antolatzaileei (Gernikatik mundura egitasmoan dabiltzan lagunei). Urte batzuk antolatu gabe egon den eguna da, eta atzo merkatu plazan 200dik gora lagun batu ginen. Zorionak!

Gure aldetik eskerrik asko Bixenteri sukaldaritza lanetan ibiltzeagatik, eta, datorren urtean ere parte-hartuko dugula argi dugu. Kultur artekotasunean oinarrituriko memoria eta herria delako gurea.

#GernikaMemoriarenLekuko

The post Munduko arrozak, ekainak 20, Gernika-Lumo appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.