2026-10-26 05:54

Urriaren 29an Iruñean izango gara San Fermin 78 memoria elkarteak antolaturiko jardunaldietan parte hartuko dugulako. Kasu honetan ,Jon Argintxona gure kidea izango da hizlaria.

Bestalde, aste berean, Lleidako La Baula ateneoarekin dugun senidetzearen ondorioz, azaroaren 2aren testuinguruan (bonbardaketa eguna izan zen (Lleidan) memoria egitaraua antolatzen da hiri katalanean.

Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kideak urtero joaten gara senidetzean sakontzeko eta aurten gure izen bereko liburuxkaren aurkezpena egingo dugu urriaren 31an. Camino Saiz eta Jon Argintxona kideak izango dira hizlariak.

Informazio gehiago. https://ateneulabaula.cat/

The post Memoria elkarteekin elkarlanean: Iruñea eta Lleida. appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.