2021-05-25 13:36

Ikasturte amaierako memoria elkarrizketa egingo dugu, ASTRA Gernikan. Urtero legez, ekainaren 25aren testuinguruan (Lauaxeta Gasteizen erail zuten egunean) kurtsoari amaiera emango diogu saio berri batekin.

Oraingoan, Izaro Gaintza Sola ikerlari eta artista, eta Juan Pablo Orduñez MawatreS artista izango ditugu: Dimako (Arratia) proiektuaren partaideak dira, eta herri horretan garatzen ari den proiektuaren berri emango digute.

The post Memoria elkarrizketa: Dimako esperientzia appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.