2026-05-18 08:01

Aste honetan Gernikako bonbardaketaren 89.urteurreneko egitarauko balorazio lan-bilera egin dugu. Jakin bagenekien nahiz eta maiatzaren 8 eta 9an izan, testuinguru berean sartzen genituela Sahararen alde egindako ekintzak, eta, beraz, ebaluazio ariketa berean barneratu ditugu.

Lehenengo eta behin oso balorazio positiboa egiten dugu garaturiko proposamenagatik. Aurkezpenean esan genuen bezala bi helburu marrazten genituen, eta, esan daiteke, betetzat ematen ditugula biak:

1.- Memoriaren begirada hedatu, edukietan eta formatuetan proposamenak eraiki, eta egia, aitortza, justizia eta erreparazio terminoetan urratsak ematen jarraitzea. Azpimarragarriena, zentzu horretan, apirilaren 26a eguna berak duen esan nahia eta eragina herritarren artean, eta, bereziki, sirena hotsak, herri antzerkia eta kandelen manifestazioan. Parte-hartze handia egon da, eta zoriontzekoa da, zinez. Memoria bizirik dago Gernika-Lumon.

2.- Beste egitekoa orokorragoa da: gaur egun bizi dugun testuingurua aintzat harturik Gernikaren sinbolismoa eta esan nahia bakea eta justiziaren alde borrokatzen duten herrien ondoan jartzea gakoa iruditzen zaigu. Palestina, Kurdistan eta Sahara izan ditugu presente aurten ere. Beraien alboan jarraituko dugu aurrerantzean.

3.- Balio berezia ematen diogu beti bonbardaketaren urteurren egitarauan plataformako eragileez gain, gehitzen diren hainbat elkarteren ekarpenari. Eta Zine klubak proposaturiko filmak, edo eta Ernaik egindako manifestazioa oso ekarpen kualitatiboa izan dira, zalantzarik gabe.

4.- Aldiz, kritikoak gara Gernika Sariak harturiko norabidearekin. Sarituak proposatzerakoan parte-hartzea gutxi sustatzen da, parte-hartzen dugunoi kasu are gutxiago, eta zenbait gatazken erantzukizunean kritikotasun gutxi azaltzeko espazio bihurtzeko arriskua dute. Azerbayanen gobernuaren papera, horren lekuko.

Datorrenean 90 urte betetzen dira. Efemeride seinalatua, zalantzarik gabe. Haatik, gure partetik, beti bezala, ardura eta erronka berarekin jarraituko dugu. Memoria egunero egiten den zerbait da-eta.

The post Gernika 89-ren balorazioa appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.