2021-05-07 12:00

Amets Arzallusen mezuaren irakurketa gehi Gernikako mezua: “Euskera, memoriaren marka”.

GERNIKA BATZORDEA [BONBARDAKETAREN KOMISIO IKERTZAILEA]

Memoriaren hatsa, euskera.

Bizi gira, bai; suntsitu, erraustu nahi gintuzten arren, bizi gira. Eta, gainera,

euskaraz bizi gara. Nahiz eta batzuek euskara erlikia baltsamatu gisa ikusi nahi izan zuten, eta beste batzuek bonbek mutututa, gure memoriaren hatsa euskara da. Euskaraz zabaltzen dugu lau haizeetara gure memoria, gure memoriak.

Ongi etorria zara egurrezko kutxa. Egurrezko kutsa hutsa, memoriaz betea, hemen, Gernikan. Itsasoz bestaldeko lurretik etorri zara gure lurrera; Hegotik-iparrerako bidean “orain gure herria deitu dezakegun” honetara. Ibilbide luzea egin duzu, ubera ezabaezina atzean utziz. Gurean Iparra eta Hegoa koordenada geografiko soilak izateari utzi eta memoriak transmititzeko eta partekatzeko korridore bihurtu behar ditugu; herrigintzarako ardatz ezinbestekoa.

Memoriaren ibilbide kulunkariak estela luzea utzi digu, baina ezabatzen ez den horietakoa, memoria tematia delako ahaztu nahi dutenentzako ere. Gernikaren marka sakonegia da ahaztuzaleek berdindu ahal izateko. Zu, Egurrezko kutxa memoriaz betea Gernikan, ideia hori indartzera etorri zara.

Onki xin, bada, eta izan ontsa.

Sabin Ibazeta Lertxundi
Gernika Batzordea

The post Bizi gira… kutxa bira appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.