2019-05-02 16:50

Espainiako Kongresurako azken hauteskundeen emaitza guztiak daude ikusgai Berriaren webgune bereziko mapa interaktiboan. Gaindegiak Berriarentzat egindako hauteskundeen atlasak bozketako emaitzak beste modu batera ikusteko eta lurraldeka konparatzeko aukera ematen du. Zenbakiei soilik begiratuta antzematen nekezagoa den informazioa adierazten du atlasak, eta emaitzak aldagai ezberdinen arabera filtratzeko aukerak medio, ñabardura berriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari: erabaki eskubidearen aldeko alderdien indarra eta banaketa, alderdiak zein udalerritan izan diren nagusi, non metatzen diren alderdi batzuek eta besteak, abstentzioaren geografia, eta abar.

Apirilaren 28ko hauteskundeetako Berriaren mapa interaktibora joateko sakatu hemen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2004 urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte gisara, eragile ekonomiko eta sozialek osatuta dago, eta bere helburu nagusia herri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagumendua sortu eta eskaintzea da. Izan ere, Euskal Herrian bizi arren, gure Herria zertan den ezezaguna zaigu gehienoi; halaber, ez dugu elkar ezagutzen eta ondorioz ezin dugu Euskal Herriko eremu ekonomiko eta sozial bat egituratu. Euskal Herriaren baitan daude, ordea, aurrean ditugun erronken erantzunak. Gaindegia, beraz, eragile ekonomiko eta sozialei gure herriari buruzko ezagumendua eskaintzera datorren behategia da.