ARGIA.eus

2020ko uztailaren 02a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskararen normalizazioan diharduen erakundeen bilgunea da. Euskararen lurralde osoan dihardu lanean bertako erakunde, instituzio, eragile eta agenteen arteko elkarlana eta inplikazioa bultzatuz.
2020-06-29 17:58

Euskararentzako bide berriak urratzeko aukera zabaldu du Ipar Euskal Herriko herriko etxeetako bozen bigarren itzuliak. Izan ere, bozetan hautatutako 22 auzapezek izenpetuta dute Kontseiluaren eta Euskal Konfederazioaren Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren Garapena Herriko Etxeetan dokumentua.

Hain zuzen ere, hizkuntza-politiketan aitzinamenduak emateko ekimena da dokumentua. Euskara hainbat arloetan garatzeko neurri zehatzak jasotzen ditu. Hala nola, herriko etxeak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuetan, herriko etxearen komunikazio jardueran, herriko etxeko barne funtzionamenduan edota herriak eragina duen eremuetan (hezkuntzan, eremu sozioekonomikoan, kulturan?€?). Gainera, baliagarria da herriko etxeko hizkuntza politika berri bat abiatzeko edo jadanik abiatutakoari segida emateko.

Hauteskundeen aurretik izenpetu zuten auzapezek engaiamenduaren dokumentua, eta horietatik hogeita bik lortu dute auzapezgoa. Hala nola, Baionan, Donapaleun, Hendaian, Itsasun, Bidarten, Urruńan, Senperen, Azkainen, Uztaritzen, Ezpeletan edo Ziburun, besteak beste. Biztanle kopuru esanguratsuko herriguneak direnez, euskararen garapenean bide berriak zabaldu litezke datozen sei urteotan, izenpetutakoa egunerokora ekartzen hasteko aukera izanen dutelako. Gainera, Euskal Elkargoan ere eragina izan lezakete, bestelako hizkuntza-politiken alde eraginez.

ENGAIAMENDUEN MAPA INTERAKTIBOA IKUSTEKO, HEMEN KLIKATU

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.